Gizartea -
Soleko Kanpaldia
Asteburuko manifestaldiak debekatu ditu Hauteskunde-batzordeak
Gogoeta-egunean eta bozketa egunean egiten diren "elkarretaratze eta bilerak hauteskunde-legearen kontrakoak" direla erabaki du Hauteskude-batzorde Zentralak.
Erredakzioa
''15-M Mugimendu''ak deitutako manifestaldi guztiak debekatu ditu Hauteskunde-batzorde Zentralak, gogoeta-egunean zein hauteskunde egunean egin behar zituztenak.
Maiatzaren 21ko 00:00etatik (gogoeta-eguna) aurrera eta bozketa egunean zehar egiten diren "elkarretaratze eta bilera" guztiak "hauteskunde-legearen kontrakoak" direla erabaki du Hauteskunde-batzordeak.
Ondorioz, elkarretaratze horiek "ezin izango dira egin", ohartarazi du Hauteskunde-batzordeak, sei ordu eta erdi eztabaidatzen eman ostean adostutakoaren arabera.
"Kasu honetan, hauteskunde-prozesu batean diren hautagaitzen aldeko botoa eskatzea edo hautagaitza guzti horiek boto eskubidetik at uztea eskatzea hauteskunde-legearen aurkako jarrerak dira eta manifestaldi eskubidea gainditzen dute, Hauteskunde-batzordearen esanetan", azaldu du.
Probintzietako hauteskunde-batzorde guztiei eta Estatuko Abokatutza Nagusiari erabakiaren berri emango die Hauteskunde-batzorde Zentralak.
Lehenxeago, igandera arte Puerta del Soleko plazan mantentzea erabaki dute manifestariek batzarrean. Igandean hauteskundeak izango dira eta larunbatean manifestaldia deitu dute Solen bildutakoek, nahiz eta gogoeta-eguna izan.
''Soleko Kanpaldia'' izeneko mugimenduak batzarrean hartu du erabakia, hala ere, sortutako batzordeei igorri zaie, horiek adostutakoa berretsi dezaten.
Batzorde horietako bozeramaile batek azaldu duenez, adostutako proposamen bakoitza "behetik onartzea" da helburua, parte-hartzea bultzatzeko.
Adierazpena
Madrilgo Puerta del Soleko protesta mugimenduaren batzarrak taldeko adierazpen bat garatzeko proposamenak jaso ditu ostegun honetako bileran.
Eguerdian egin den bilerarik jendetsuena izan da; ehunka pertsonak parte hartu dute ekimen horretan.
Batzorde bakoitzaren zeregina azaldu ostean, proposamenak egiteko eskatu dute, eta besteak beste, atera dira: Hauteskunde Legearen erreforma, oinarrizko eskubideen zaintza, “bidegabeko” legediak bertan behera uzteko, III. Errepublikaren ezarpena eta erreforma ekonomikoak eta fiskalak.
Guztira 24 puntu azaldu dituzte, horien artean, sindikatu independenteen sorkuntza, politikarientzako ezarritako baldintzen (biziarteko erretiro-pentsioen amaiera, kudeaketaren azterketa agintaldiaren bukaeran edo inputatuak zerrendetan ez agertzea) erreforma eta Estatuaren eta Elizaren arteko bereizketa.
Halaber, proposatu dute hiritarren parte hartze handiagoa prozesu politikoetan hiritarren batzarren edo sare sozialen bidez, eta gardentasun handiago; botere publikoen “benetako” banaketa independentea, eta botere horien deszentralizazioa.
Manifestazioa larunbatean
Gogoeta jardunaldian propaganda edo kanpainako ekitaldiak egiteko debekuak manifestaldirik ezin daitekeela egin ez du esan nahi, Auzitegi Konstituzionalak 2010eko azaroan hartutako erabakian azaldu zuenez. Nahiz eta protesta horiek "eztabaida politkoarekin zerikusia izan".
"Bide hori jarraituz gero manifestaldi eta bilera guztiak debekatuko genituzkete hauteskundeetako gogoeta egunarekin bat egiteagatik eta zentzugabea litzateke; ondorio horretara heltzea baztertu beharra dago", azaldu zuen Pascual Sala orduko txostengileak (orain Konstituzionaleko presidentea baita).
Bestalde, Madrilgo Hauteskunde Batzordeak Soleko protestei buruz erabaki bat hartuko du gaur arratsaldean. Nahiz eta atzoko elkarretaratzea debekatu, milaka lagunek Soleko protestan parte hartu zuten, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Gaur, Eduardo Martín ''Benetako Demokrazia Orain'' plataformako ordezkariak esan du "gogoeta eguna" errespetatu nahi dutela. "21a egun garrantzitsua da, hurrengo egunean Udaletan eta Erkidegoetan erabakiak hartuko dituztenak aukeratu behar ditugulako", azaldu du.
Atzoko debekuari buruz, Hauteskunde Batzordearen ohar bat jaso zutela azaldu du. "Zer egin ez genekiela gelditu ginen", azpimarratu du. "Antza, igandera arte
Milaka lagunek bilduta jarraitzen dute Puerta del Solen, Madrilen. Elkarrataratzea 20:00etan hasi zen atzo, asteazkenean. Aurretik, Madrilgo Probintziako Hauteskunde Batzordeak Puerta del Soleko kanpaldiaren inguruko ekitaldien barnean deituta zegoen elkarretaratze hori debekatu zuen. Joan den maiatzaren 15etik, hainbat lagun kanpaldia egiten ari dira Madrilen eta beste hiri batzuetan, aldaketa politiko eta sozialak eskatzeko.
Horrez gain, Solen bildutakoek manifestazioa deitu dute larunbaterako Madrilen, gogoeta egunarekin batera. 21:00ak aldera, emakume batek mikrofonoa hartu zuen eta ekimena iragarri; "Ez gara alderdi politiko bat, eta ez dugu inolako gogoetarik egin behar; izan ere, gogoeta eurek egin behar dute", esan zuen jendearen txaloen artean.
20:00ak inguruan, manifestariak txaloka hasi ziren. "Ez goaz hemendik" hainbatetan oihukatu zuten. Ordu bat arinago, 19:00etan, Sol jendez gainezka zegoen. "Ez da ezer gertatzen, plaza gurea da", "Ez, ez, ez, ez gaituzte ordezkatzen" edota "Demokrazia esaten diote, baina ez da" leloak erabili zituzten.
Ordutik, jende kopuruak gora egin zuen etengabe, nahiz eta Poliziak plazara ez sartzeko segurtasun neurriak hartu zituen.
Hauteskunde-legea aldatzeaAdierazpen bat egiteko proposamenak biltzen ari dira batzarretan eta dagoeneko Hauteskunde-legearen erreforma bat eskatuko dutela erabaki dute. Era berean, oinarrizko eskubideen arreta, lege "bidegabeen" indargabetzea eta erreforma ekonomiko eta fiskalak eskatu dituzte.
Soleko Kanpaldiko batzar jendetsuenak proposamenak bildu ditu 12:00etatik aurrera. Eskatutako Hauteskunde-legearen erreforman, auzipeturik gabeko zerrenda garbiak nahi dituzte manifestariek, eta barruti bakarra, "botoen kopuruak isla proportzionala izan dezan".
Bilbo
Ehunka lagun Bilboko Arriaga plazan daude eztabaidatzen. Besteak beste, igandearen ostean protestarekin jarraitzea eztabaidatzen ari dira, bildutakoen iturriek jakinarazi dutenez.
Data hori pasa ostean "jarraitzeko oso animaturik dago jendea", adierazi du partehartzaile batek Bilboko protestan.