Gizartea -
Indakeria matxista
Gizon batek emaztea hil du Jaenen
Biktimaren senarra beste gela batean giltzapetuta aurkitu dute, eta emaztea bart hil zuela aitortu du. Dena dela, baliteke emakumea egun batzuk lehenago hil izana.
Agentziak | Erredakzioa
Gizon batek emaztea hil du Jaenen, iturri polizialek jakitera eman dutenez. Espainiako Poliziak igande honetan atxilotu du gizonezkoa, emaztea hiltzea leporatuta.
73 urteko emakumearen alabak ama indarkeria zantzuekin hilda topatu du eguerdian, eta 112 larrialdi zerbitzura deitu du. Francisco Ayala Garcia Duarte kaleko etxebizitza batean jazo da hilketa matxista.
Biktimaren senarra beste gela batean giltzapetuta aurkitu dute, eta emaztea bart hil zuela aitortu du. Dena dela, baliteke emakumea egun batzuk lehenago hil izana, hortaz, autopsiak zehaztu beharko du noiz hil zuen.
Iturrien polizialek azaldu dutenez, emakumeak kolpe ugari jaso zituen burdinazko barra batekin.
Ez zegoen tratu txarrekin lotutako salaketarik jarrita, baina banatzeko tramiteak hasita zituen bikoteak.
____________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.