Gizartea -
Hilketa
Bartzelonan aurkitutako emakumea hil egin zuten, autopsiaren arabera
Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute erasotzailea aurkitu eta atxilotzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Bartzelonan astelehenean kamioi baten atoiaren azpian aurkitutako 46 urteko emakumea hil egin zutela argitu du autopsiak, ikerketako iturriek Efe albiste-agentziari jakinarazi diotenez.
Emakumearen gorpua 08:00ak aldera aurkitu zuten astelehenean, abuztuaren 12an, Sants – Montjuic auzoan.
Bartzelonako Poliziaren Ikerketa Kriminalaren Sailak bere gain hartu zuen kasua, eta ikerketa abiatu zuen, heriotza horren ingurukoak argitzeko. Gaur eman dute autopsiaren emaitzen berri.
Hildakoak 46 urte zituen, suediarra zen eta gerritik behera biluzik zegoen. Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute erasotzailea aurkitu eta atxilotzeko, hasiera batetik susmatu baitzuten hil egin zutela.
_________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.