Gizartea -
Bainatzea, debekatuta
Gipuzkoako hiru hondartzatan eta Lapurdiko beste hirutan bainatzea debekatu dute
Ondorengo hauetan debekatu dute: Zumaiako Santiagon, Getariako Gaztetapen, Mutrikuko Saturraranen, Zokoako bitan eta Donibane Lohizuneko nagusian.
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Herriko sei hondartzatan, Gipuzkoako hirutan eta Lapurdiko beste hirutan, bainatzea debekatu dute astearte honetan, uraren kalitate txarragatik. Hain zuzen ere, hauetan debekatu dute: Zumaiako Santiagon, Getariako Gaztetapen eta Mutrikuko Saturraranen, Gipuzkoan, eta Zokoako bitan eta Donibane Lohizuneko nagusian, Lapurdin.
Horrela, Zumaiako Santiago, Getariako Gaztetape eta Mutrikuko Saturraran hondartzetan bainatzea debekatu dute astearte honetan, uraren kalitate eskasa dela eta. Gauzak horrela, bandera gorria jarri dute Gipuzkoako hiru hondartza horietan.
Zumaiako Udalak jakinarazi du Santiago hondartzako uraren kalitatea aztertu dutela eta uraren kutsadura maila onargarria izan daitekeena baino handiagoa dela. Hori dela eta, bertan bainatzea debekatu dute.
Gurutze Gorriak azaldu duenez, Getariako Gaztetape hondartzan uraren kalitate txarragatik debekatu dute bainua hartzea. Halaber, Mutrikuko Saturraran hondartzan erabaki bera hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta uraren kalitatea aztertu ostean bandera gorria jarri du.
Lapurdin, halaber, beste hiru hondartzatan debekatu dute bainatzea: Zokoako bitan, eta Donibane Lohizuneko nagusian.