Gizartea -
Gipuzkoa
Marihuana plantazio handi baten arduraduna atxilotu dute Astigarragan
Industria pabilioi batean 340 landare aurkitu dituzte, eta osasun publikoaren aurkako delituagatik auzipetu dute.
agentziak | erredakzioa
41 urteko gizonezko bat atxilotu dute 340 marihuana landareko plantazio baten ustezko arduraduna delakoan. Ertzaintzak industria pabilioi batean aurkitu zuen plantazioa, ostegun honetan, Astigarragan (Gipuzkoa).
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Hernaniko agenteek zaintza dispositiboa jarri zuten marihuana usaina hartu eta gero.
Hori horrela, ertzainek gizonezko bat harrapatu zuten lekuan bertan, pabilioietako baten ustezko arduraduna. Gizon horren atxiloketarekin batera, agenteek eraikuntza ikuskatu zuten, eta hazkunde fase desberdinetan zeuden landareentzako lau eremu aurkitu zituzten.
Osasun publikoaren aurkako delituagatik atxilotu zuten gizona, eta epailearen esku utziko dute.