Gizartea -

Genero indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidearekiko urruntze agindua urratzeagatik

Emakumearekin eztabaida izan ostean eta udaltzainak gertu zeudela ikusita, ihes egiten saiatu da gizonezkoa, baina harrapatu eta atxilotu egin dute. Gaur bertan eramango dute epailearen aurrera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko gizon bat atxilotu dute ostiral honetan, alegia, jaietako azken egunean, Gasteizen, bikotekidearekiko urruntze agindua hausteagatik.

04:30ean, alde zaharrean zaintza lanak egiten zebilen patruila batek eztabaidatzen ari zen bikote baten oihuak entzun ditu, Bakardade kantoian.

Agenteak bertara gerturatu dira, eta garrasika ari zenetako bat behin baino gehiagotan antzeko kontuengatik atzeman duten gizonezko bat zela ikusi dute orduan.

Esan bezala, agenteak hurbil zeudenez, ihes egiten saiatu da gizonezkoa, baina Hedegile kalean harrapatu dute.

Identifikatzeko garaian, gizonezkoak urruntze agindua zuela ikusi dute udaltzainek, eta horregatik atxilotu dute.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andre Maria Zuriaren Jaiak Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa