Gizartea -

Nafarroa

Atxilotu egin dute sanferminetan salatutako sexu erasoaren ustezko egilea

Atxiloketa aurreko ostiralean egin dute Foruzaingoko agenteek, hiriburu nafarreko aurtengo jaietan izan den delitu matxista larrienaren ustezko egilea identifikatu eta gero.

Gaztelu Plazan egindako elkarretaratzea, erasoa salatzeko. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Gaztelu Plazan egindako elkarretaratzea, erasoa salatzeko
Gaztelu Plazan egindako elkarretaratzea, erasoa salatzeko. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak sanferminetako lehen gauean izan zen sexu erasoaren ustezko egilea atxilotu zuen aurreko ostiralean, uztailak 26.

Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez azaldu duenez, Epaitegietako Poliziak egindako ikerketari esker, delituaren ustezko egilea identifikatu ahal izan zuten uztailak 25ean.

Hurrengo egunean, agenteek atxilotu eta zegokion epaitegiaren esku utzi zuten.

2019ko sanferminetan, sexu askatasunaren aurkako lau delitu salatu zituzten Foruzaingoaren polizia-etxeetan; sexu eraso bat eta hiru sexu abusu. Azken operazio honekin, Foruzaingoak salatutako lau kasuak argitu eta ustezko egile guztiak atxilotu edo ikertu ditu.

Era berean, delitu horien biktimei arreta eman, eta kasu horitarako protokoloa martxan jarri dute, oharrean zehaztu dutenez.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Sexu erasoak