Gizartea -
Iragarpen meteorologikoa
Amaitu da EAEn euri handiagatik aktibatuta zegoen abisu horia
Abisua 06:00etan aktibatuko dute, neurrizko arriskuagatik, eta 11:00ak arte egon da indarrean. Zenbait lekutan ordubetean metro karratuko 15 litrotik gora pilatzeko aukera egon da.
eitb.eus
Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, prezipitazio handiak espero baitira larunbatean. 06:00etatik 11:00etara egon da martxan.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, EAEko zenbait lekutan metro karratuko 15 litro baino gehiago pila daitezke ordubetean, bereziki isurialde atlantikoan.
Larunbatean, zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu; zenbait tokitan handiak izan daitezke, eta txingorra egin dezake. Gainera, haize-bolada gogorrak izan daitezke ekaitz-guneetan.
Nafarroako Foru Erkidegoan, Aemetek ez du abisurik aktibatu astebururako.