Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emakume bat hil du Terrassan

Ustezko hiltzaileak bere burua aurkeztu du Espainiako Poliziaren komisarian.

Hilketa gertatu den eraikina, Terrassan (Bartzelona). Argazkia: EFE/Enric Fontcuberta
Gizon batek emakume bat hil du Terrassan.
Hilketa gertatu den eraikina, Terrassan (Bartzelona). Argazkia: EFE/Enric Fontcuberta

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek emakume bat hil du gaur Terrassan (Bartzelona), iturri polizialek jakinarazi dutenez.

Ustezko hiltzaileak bere burua aurkeztu du, 10:00ak inguruan, Espainiako Poliziak hiri horretan duen komisaria batean, eta emaztea hil izana aitortu du.

Hilketa matxista handik gertu jazo da, bikoteak zuen etxean. Agenteek han topatu dute emakumearen hilotza eta gizona atxilotu dute. Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute.

________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Tratu txarrak Indarkeria matxista Bartzelona Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa