Gizartea -
GIPUZKOA
4 urteko mutiko baten heriotza ikertzen ari dira Azpeitian
Autopsiaren emaitzaren zain, itota hil dela uste dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
EITB.EUS
Ertzaintza 4 urteko mutiko baten heriotza ikertzen ari da Azpeitian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Lehen hipotesien arabera, haurra, itota, baserrian bertan hil dela uste dute. Larrialdi zerbitzuek atzo 18:00ak aldera jaso zuten abisua; bertaratu zirenerako, baina, haurra hilda zegoen.
Gaur autopsia egingo diote gorpuari Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutuan, heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea