Gizartea -

Tragedia

Lorcako lurrikarak, azken 50 urteetan Espainiak jasan dituen larrienak

Hildakoak eragin zituen azken lurrikara 1969ko otsailaren 28an izan zen, Huelvan. Richter eskalan 7,5 graduko indarra hartu zuen eta lau pertsona hil ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Murtziako Lorca herria astindu zuten lurrikarek Richter eskalan 4,5 eta 5,1 graduko indarra hartu zuten eta gutxienez zortzi pertsona hil dira. Azken mende erdian pairatu dituen lurrikara larrienak dira.

Hildakoak eragin zituen azken lurrikara 1969ko otsailaren 28an gertatu zen Huelvako kostan, lau pertsona hil ziren. Richter eskalan 7,5 graduko indarra hartu zuen egun hartako lurrikarak.

2009ko abenduaren 17an 6,3ko lurrikara batek Andaluzia mendebaldeko kosta astindu zuen, baina ez zuen ez hildakorik, ez kalte materialik eragin.

Joan den apirilaren 1ean, berriz, Granadako Durcal herrian eta inguruan 4,7ko lurrikara bat sentitu zen, baina ez zuen kalterik sortu.

Iberiar penintsulan izan den lurrikararik indartsuena 1755eko azaroaren 1ean gertatu zen, "Lisboako lurrikara" izenaz ezagutzen da, Europako toki askotan sentitu zen. 9 graduko indarra hartu zuen lurrikarak eta Cadizko Golkoan sortu zen olatu erraldoiak 1.300 hildako eragin zituen Espainian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea