Gizartea -

Indarkeria matxista

Gazte bat atxilotu dute Barakaldon hiru eraso sexista egitea egotzita

Lehendabiziko erasoa joan den astean gertatu zen eta beste biak ostiral honetan; gizona bi emakumerengana hurbildu da eta eraso egin die.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak gizon gazte bat atxilotu du Barakaldon hiru eraso sexista egitea leporatuta, Udalak ohar bidez jakinarazi duenez.

Lehendabiziko erasoa joan den asteko ostiralean gertatu zen eta beste biak gaur eguerdian izan dira; gizona bi emakumerengana hurbildu da eta eraso egin die.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak dispositibo bat jarri dute abian eta ordu batzuk geroago erasotzailea atxilotzea lortu dute.

Barakaldoko Udalak Erasoen Aurkako Taldearen bilera deitu du, gertakariak aztertu eta zer egin erabakitzeko. Talde hori mugimendu feministak, LGTBIQ+ kolektiboak eta Herritarren Segurtasunerako eta Kultura arduradunek osatzen dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa