Gizartea -

NAFARROA

Kontrolpean hartu dute Bardean piztutako baso-sutea

Kalteen inguruko baloraziorik egin ez badute ere, gehienbat pinua erre da. Azkoiengo eta Tuterako suhiltzaileek tokian bertan jarraituko dute.

Ostegunean Bardean piztutako sutea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Ostegunean Bardean piztutako sutea
Bardeako sutea kontrolatutzat eman du Nafarroako Gobernuak

0:55

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, atzo Bardeako pinudi batean piztutako sutea kontrolpean hartu dute suhiltzaileek, eta ez dago fronte aktiborik, Foru Gobernuak jakinarazi duenez. Azkoiengo eta Tuterako suhiltzaileek bertan igaro dute gaua, puntu beroak erabat itzaltzen, ingurua hozten eta zaintza-lanak egiten.

Sutea 21:00ak aldera lortu zuten egonkortzea, eta 01:00ak aldera, berriz, kontrolpean hartu zuten.

Hezetasun txikiak (% 25) eta 45 km/h-ko haize-ufadek suhiltzaileen lana oztopatu dute. Hala ere, goizaldean hezetasunak gora egin du, eta horrek suhiltzaileen lana erraztu du.

Oraindik suak kaltetutako eremua neurtu ez badute ere, ez da aurreikusten gaur hegazkinak erabili behar izatea.

Larrialdietarako zerbitzuek atzo 17:17an jaso zuten abisua, Valdelazaro aldean, Zaragozako mugatik gertu, sua piztu zela esanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Suhiltzaileak albisteak