Gizartea -
Desagertzea
Donosti Cupen parte hartu zuten Sierra Leonako bi adingabeen bila jarraitzen dute
13 eta 14 urteko adingabeek ez zuten hegazkina hartu Diamond Child School of Arts and Culture gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako futbol txapelketa bukatu zenean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintza 13 eta 14 urteko bi adingaberen bila ari da larunbataz geroztik. Donosti Cup txapelketaren 29. edizioan parte hartu zuen Sierra Leonako futbol talde bateko bi jokalariek ez zuten euren herrialdera bueltan eraman behar zituen hegazkina hartu txapelketa bukatutakoan.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Diamond Child School of Arts and Culture gobernuz kanpoko erakundeko arduradun batek jarri zuen salaketa, Gipuzkoako hiriburuko ertzain-etxean. Hain zuzen ere, arduradun hori Sierra Leonako gazteen egonaldiaz arduratu da Donostian egon diren bitartean.
Esan bezala, Diamond Child School of Arts and Culturek antolatu zuen Donostiara bidaia, crowdfunding kanpaina baten bitartez horretarako dirua bildu ostean.
Gainera, Gipuzkoako Batzar Nagusiek 4.000 euroko dirulaguntza eman zuten Donosti Cupen aurtengo edizioa antolatzeko, batez ere, Sierra Leonako aipatu taldea eta Palestinako Al Bustan eta Not to Forget Jenin Camp futbol taldeak diruz laguntzeko.
Oraingoz ez dakite bi mutiko horiei buruz ezer.