Gizartea -

AEB-RA BIDAIA INSTITUZIONALA

NBEk Euskadin probatuko du erlijio-erradikalizazioari aurrea hartzeko plana

Lehendakaria Miguel Angel Moratinos Zibilizazioen Aliantzarako goi-ordezkariarekin bildu da New Yorken, eta horrek egin du iragarpena.

Moratinos eta Urkullu, bilera eta gero. Argazkia: Irekia
Moratinos eta Urkullu, bilera eta gero.
Moratinos eta Urkullu, bilera eta gero. Argazkia: Irekia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) proiektu pilotu bat ezarriko du Euskadin gazteen artean jatorri erlijiosoko erradikalizazioari aurrea hartzeko, Miguel Angel Moratinos Zibilizazioen Aliantzarako goi-ordezkariak Iñigo Urkullu lehendakariari iragarri dionez.

Urkullu AEBn dago egunotan, bidaia instituzional batean. Bidaia horren bigarren egunean Espainiako Gobernuko Atzerri ministro izandakoarekin bildu da lehendakaria.

Moratinosek azaldu duenez, Vladimir Voronkov Nazio Batuen Terrorismoaren Aurkako Borrokarako Bulegoaren zuzendariak eta berak Euskadi aukeratu dute esperientzia pilotu hori abiatzeko. "Nazio Batuek esperientzia eta ezagutza jarriko lituzkete, eta Euskadik dakiena jarriko luke, elkarlana", adierazi du.

Euskadiren alde egin izana eskertu du Urkulluk, eta immigrazioaren aldeko gizarte-ituna eskaini du, Zibilizazioen Aliantzari eragiten dion gaietako bat den aldetik.

Lehendakariak gogorarazi duenez, Kulturartekotasunaren eremuan jarduteko 5. plana dago indarrean EAEn, eta Legebiltzarrean Kultu Lekuei buruzko lege proiektua izapidetzen hasi dira. Era berean, Euskadiren eta komunitate islamiarren arteko bitariko batzordea ere hartu du hizpide Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza New York Ameriketako Estatu Batuak Gizartea Jihadismoa Eguneko albisteak Albisteak Bidaiak