Gizartea -

100.000 euro arte

Animaliei egindako tratu txarrak gogorrago zigortzea nahi du Elkarrekin Podemosek

Koalizioak Animaliak Babesteko euskal Legea erreformatzeko proposamenean animaliak "izaki sentikortzat" hartzen ditu, eta tratu txarrez gain, "tratu desegokiak" ere kontuan izaten ditu.

Txakurra. Argazkia: pexels.com.
Txakurra.
Txakurra. Argazkia: pexels.com.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Animaliak Babesteko euskal Legea aldatzea proposatu du Elkarrekin Podemosek, "zero hilketa" aintzat hartzeko eta tratu txarrak gogorrago zigortzeko, 100.000 euro arteko isunekin oso kasu larrietan. Gaur egunekoak 15.000 eurokoak dira.

Jose Ramon Becerra legebiltzarkideek aurkeztu du 199eko legea aldatzeko proposamena. Onartu duenez, ez dago alderdien artean edukiaren inguruko adostasunik, baina denek uste dute gaur egungo legea aldatu behar direla.

Esan duenez, aurrera egiten badu, EAEk Europako eskualdeen artean aurreratuenetarikoa izango da.

Animaliak "izaki sentikortzat" hartzen ditu proposamenak, eta jabeak "titularrez edo arduradunez" aldatzen ditu. Tratu txarrez gain, "tratu desegokia" ere aintzat hartzen du, animaliaren ezaugarriekin bat ez datozen egoeretarako.

Zigorrak nabarmen igotzea proposatzen du testuak. Kasu larrienek 100.000 euro arteko isunak izango dituzte; gaur egun, 15.000 eurokoak dira. Arinetan, 3.000 dira altuenak (300 oraingo legean), eta larriak 1.500 eurotik 10.000 eurora.

Arau-hausteen larritasuna animaliaren sufrimenduaren araberakoak dira, eta handiagoak izango dira egindako mina gero eta larriagoa denean.

Ez dira onartuko gaixotasun bat sendatzeko egiten ez diren ebakuntzak eta mutilazioak, animalien arteko borrokak, arriskutsutzat hartutako arrazak heztea edo lizentziarik gabe gurutzatzea, norbanakoen artean animaliak salerostea eta araubide propioa ez duten animalien ikuskizunak.

Animaliak saltzeko erakusleihoetan izatea ere debekatuta egongo da, eta txakurren eta katuen kumeen kasuetan, katalogo bidez saldu beharko dira.

Animaliak identifikatzea eta erregistratzea nahitaezkoa izango da, eta hori Euskal Herriko Animalien Identifikazio Erregistroan egin beharko da.

Harrera eta adopzio protokoloak ezartzeko epeak bizkortu egingo dira, eta zazpi egun igaro beharko dira abandonuak deklaratzeko, eta ez hamabost.

Kaleko animalien kudeaketa ere arautzea proposatu du Elkarrekin Podemosek, eta kalte fisikoak edo heriotza soilik osasun arriskua dagoenean eragitea.

Ehiza, arrantza eta zezenketak ez ditu aipatzen, Becerrak azaldu duenez, hirurek euren legeak dituztelako. Elkarrekin Podemosek arrazoi horrengatik ez ditu proposamenean sartu, eta gainontzeko gaietan adostasuna zailduko luketelako.

Koalizioaren arabera, legea idazteko kontaktatu duten elkarte animalistek ere, "tratu txaren egunerokoa ez dago zezenketetan, baizik eta sufrimendu egoeran egon litezkeen ehunka eta milaka txakur, behi, asto, zaldietan…".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Animaliak