Gizartea -

INDARKERIA SEXISTA

Udalen esku jarri dute 'Eraso sexistarik gabeko jaiak' kanpaina

Momentuz, 62 udal eta mankomunitatek eskatu dituzte materialak.

2018ko Gasteizko jaiak. Argazkia: EFE
2018ko Gasteizko jaiak
2018ko Gasteizko jaiak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak udalen esku jarri dute 'Eraso sexistarik gabeko jaiak' kanpaina, jaietan eraso sexistak prebenitzen laguntzeko.

Momentuz, 62 udal eta mankomunitatek eskatu dituzte materialak: kartel bat, sentsibilizazio eta informaziorako gida bat eta kanpainaren irudia ematen duten pegatinak eta bestelako elementu batzuk.

Kanpaina bultzatzen duten erakundeen iritziz, "jaietan ere islatu behar da berdintasunezko gizartearen aldeko lana, pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituen gizartearen aldekoa”. Ez alkohola, ez jaia bera, ez dira aitzakia emakumezkoen eta gizonezkoen arteko harremanak berdintasunezkoak ez izateko, emakumeak sexu objektu gisa tratatzeko, edo zenbait tokitan segurtasun eza edo beldurra sentitzeko".

Hortaz, jarrera aktiboa eskatzen dute emakumeak errespetatzen ez dituzten edozein adierazpen fisikoren edo hitzezkoren kontra. Horrez gain, jaietan ere jarrera sexistarik gabeko espazioak sortarazten laguntzeko eskatu diete hiritarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak