Gizartea -

Iruzurra

Basaurin Ur Partzuergoko teknikari faltsuak diru eske dabiltzala ohartarazi dute

Erakunde publikoak azpimarratu duenez, bere langileek ez dute 'inoiz' eskudirutan kobratzen egindako lanegatik. Hortaz, erne ibiltzeko eskatu die herritarrei.

Bizkaiko Ur Partzuergoko langileek ez dute dirua eskatzen egindako lanegatik. Argazkia: Pixabay
Iturgin bat lanean.
Bizkaiko Ur Partzuergoko langileek ez dute dirua eskatzen egindako lanegatik. Argazkia: Pixabay

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko teknikariak direlakoan, Basauriko etxebizitzatan mantenu lanak (txorrotak berrikusi, laginak hartu...) egiteagatik eskudirutan kobratzen duten pertsonekin erne ibiltzeko eskatu du erakunde publikoak, eta iruzurra dela nabarmendu du.

Ohar baten bidez jakinarazi duenez, Ur Partzuergoko langileek ez dute "inoiz" eskudirutan kobratzen; beraz, horrela jokatzen duten ustezko beharginak iruzurgileak direla ondorioztatu behar da.

Halaber, balizko kaltedunei Ur Partzuergoarekin harremanetan jartzeko eskatu die, eta teknikari faltsu horien bisita izan ostean etxetik dirua edo baliozko objektuak faltan dituztela igartzen duten herritarrei Ertzaintzara jotzea aholkatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Bizkaia Iruzurrak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ura