Gizartea -

indarkeria matxista

Gizon batek emaztea hil du Ruten, Kordoban

Hiltzaileak krimena aitortu du Madrilen, eta Poliziak atxilotu egin du ondoren.

Guardia Zibila, etxebizitzan. Argazkia: EFE
Guardia Zibila, etxebizitzan
Guardia Zibila, etxebizitzan. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek emaztea hil omen du Ruten (Kordoba), eta ondoren, Madrilen, Poliziari aitortu dio egindakoa. Atxilotuta dute ordutik, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.

Gaur, asteartea, goizeko lehen orduan, gizonaren deia jaso dute 091 telefonoan, eta emaztea hil duela aitortu, eta bere burua polizia-etxe batean aurkeztu nahi zuela adierazi du.

Auto batean zegoen orduan, Madrilen. Agenteek Espainiako hiriburuan atxilotu dute, eta Guardia Zibilak emakumearen hilotza topatu du bikotearen etxebizitzan, indarkeria zantzuekin.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Erailketak