Gizartea -

Ingurumena

Beroaldiaren eraginez, Gasteizko aire-kalitatea 'txarra' dela ohartarazi dute

Beroaldi garaian hiriburu arabarraren hiru kontrol-geltokiek mugak gainditu dituzte eta aire-kalitatea 'txarra' dela adierazi dute.

Gasteiz. Argazkia: EiTB.
Gasteiz. Argazkia: EiTB.
Gasteiz. Argazkia: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrekin Vitoria osatzen duten taldeek esan dutenez, pasadan asteazkenetik, beroaldi egunetik, Gasteiz Etorbidea, Los Herrán eta Martxoak 3-ko kontrol-geltokiek "emaitza beldurgarriak" batu zituzten. Tartean, PM2,5 tamainako partikula kutsakorrak.

Pasadan otsailean euri faltagatik antzeko egoera eman zela gogorarazi du koalizioak. Honako egoerak aldaketa klimatikoa dela-eta "okerrera" egingo duela azpimarratu du.

Elkarrekin Vitoriak hiriburuak gaur arte ez duela arazo larririk izan onartu du. Hala ere, ziur da etorkizunean berdin jarraituz gero, aire-kalitateari lotutako arazoak gero eta gehiago izango direla. Halaber, Udal Gobernuari informazio txostena egiteko eskatu dio, egoeraren aurrean nola jokatu zehazteko.

"Egiazko Green Capital bategatik lan egin behar dugu”, azpimarratu du koalizioak. Era berean, Gorka Urtarani arazoa lantzeko mezua bota diote. Trafikoa makaltzeko bultzada eskatu eta auto jasangarrien alde agertu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gorka Urtaran bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Ingurumena azken ordukoa