Gizartea -

Tartean, bi haurtxo

Patera bat irauli eta 25 etorkin Almeriako itsasoan galduta daude

Patera berean zihoazen beste 29 erreskatatu eta bi osasun zentro batera eraman dituzte hipotermia larriak jota.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patera batean zihoazen Saharaz hegoaldeko 55 pertsonatik 25 uretara jausi omen dira eta Itsasoko Laguntza haien bila ari da. Patera erdi-hondoratuta aurkitu dute Almerian, Adratik 23 itsas milia hegoaldera.

Guardia Zibilak aditzera eman duenez, erreskatatutako 30 etorkinen arabera 25 pertsona itsasora jausi dira, tartean bi haurtxo, emakumezko bat eta gainontzeko guztiak gizonezkoak, adinez nagusiak.

Guadamar Caliope itsasontzia gertaeraren eremua miatzen dabil, Sasemar 101 hegazkinarekin batera. Momentura arte uretara jausitako etorkin bakarra aurkitu dute, egoera onean dago eta bilaketa lanak amaitzen dituztenean portura eramango dute.

Gainontzeko 29 erreskatatuak Motrilgo (Granada( portura iritsi dira, eta bi ospitalera eraman dituzte hipotermia larriak jota.

Etorkinak, tartean emakumezko bi, 03:30 aldera iritsi dira Motrileko portura eta han Gurutze Gorriko boluntarioek artatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea