Gizartea -
Jazoera
Irakasle katalan bat hil da Boli Kostan trafiko-istripuz
Beste hamar ikasle arin zauritu dira. Haurrentzako eskola bat eraikitzen laguntzeko lan-eremu batera zihoazen, autobusa irauli denean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Irakasle katalan bat hil egin da, eta beste 10 gazte zauritu, larunbat honetan Boli Kostan izandako trafiko-istripu batean. Zonaldean bizi diren haurrentzako eskola bat eraikitzen laguntzeko lan-eremu batera zihoazen ezbeharra gertatu denean.
Istripua 20:00ak aldera jazo da (Espainiako orduan, 18:00etan Boli Kostako orduan). 30 boluntariok osatutako taldea bi autobus txikitan zihoan, Abiyanetik (hegoaldea) Yamoussoukro hiribururaino. Orduan, autobusetako bat irauli egin da.
Hildakoa Teresa Cardona da, 40 urte inguru zituen, eta Opus Deirekin lotutako Canigo ikastetxeko zuzendariordea zen, Bartzelonan. Zauritutako ikasleak 16 eta 20 urte bitartekoak dira, ikastetxe berekoak, baina onik daude.