Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek bi emakumeri eraso die Zumaian
Bi emakumeak etxera bidean zihoazen, goizaldean, eta gizon batek eraso egin die. Biktimetako bat ospitalera eraman dute sudurrean kolpe handia hartu baitu.
eitb.eus
Bi emakumek gizon baten erasoa jaso dute gaur goizaldean Zumaian, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Emakumeak 02:25ean etxera zihoazenean, gizon batek atzetik eraso die, Ardantzabidea auzoan.
Emakumeetako batek lepoan jaso du kolpea. Besteari sudurrean jo dio, eta ospitalera eraman behar izan dute artatzera.
Biktimek arratsaldean jarri dute salaketa, eta Ertzaintzak dagoeneko identifikatu du ustezko erasotzailea. Emakumeek ez zuten ezagutzen erasotzailea.
Zumaiako Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du biharko, 19:30ean, Martxoak 8 plazan.
_________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.