Gizartea -

Valentzia

Haurdun zegoen emakume bat lepoa moztuta aurkitu dute Xativan

Ikerketa iturrien arabera, emakumearen bikoteak ohartarazi zuen Polizia gertatutakoaz. Oraingoz ez dute inor atxilotu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurdun zegoen 36 urteko emakume bat hilik agertu zen astearte arratsaldean Xativan (Valentzia). Antza denez, lepoa moztuta hil zen emakumea.

Ikerketa iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez, emakumearen bikoteak ohartarazi zuen Polizia gertatutakoaz. Oraingoz, baina, ez dute inor atxilotu.

Iturri horiek zehaztu dute 16:10ean jaso zutela deia, eta hipotesi guztiak zabalik dauden arren, hildakoaren bikotea ordu horretan lanean zegoela. Hori dela eta, printzipioz, gizona aske dago, ez baitute hilketarekin lotzen duten zantzurik aurkitu.

Hortaz, hasiera bateko ikerketek sinesgarritasuna eman diote gizonak esandakoari. Azken horrek Poliziari kontatu zion lanetik atera eta etxera heldutakoan aurkitu zuela emakumearen hilotza.

Bestalde, zenbait iturrik gaineratu dute lapurretaren hipotesiak indarra galdu duela, baina oraindik goizegi dela aukera hori erabat baztertzeko.

_____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Giza hilketak Valentzia gaur