Gizartea -
Ahoko minbizia
Doako aho miaketak egingo dira EHUn Ahoko Minbiziaren aurkako Europako Egunean
Ahoko minbizia munduan 6. minbizi ohikoena da gizakietan, baina horren biziraupenaren eta pronostikoaren tasa oso txikia da.
Agentziak | Erredakzioa
Leioako UPV/EHUko Odontologia Klinikak aho miaketak egingo dizkie doan asteazken honetan bertaratzen dien guztiei, Ahoko Minbiziaren aurkako Europako Egunarekin bat eginez.
Euskal Herriko Unibertsitateak adierazi duenez, miaketak goizeko 09:30 eta 12:30 bitartean egingo dira.
Ekainaren 12ko eguna orain urte asko hasi zirela ospatzen gogoratu du unibertsitateak, eta Estomatologia II Sailak, UPV/EHUko Odontologia Klinika Zerbitzuarekin batera, Ahoko Minbiziaren Diagnostiko Goiztiarrerako Maratoia antolatu duela adierazi du, herritarrak patologia horren garrantziaren gainean kontzientziatzeko.
Ahoko minbizia munduan 6. minbizi ohikoena da gizakietan, baina horren biziraupenaren eta pronostikoaren tasa oso txikia da (% 50etik beherakoa).
Tabakoaren eta alkoholaren kontsumoa da arrisku faktore nagusia, eta prebentzioa funtsezkoa da horren eragina murrizteko.