Gizartea -
TRAFIKOA
Auto ilara luzeak sortu dira N-637 errepidean, Sondikan bi autok talka egin ostean
Ezbeharraren ondorioz, errei bat itxi dute. Halaber, 3 kilometrorainoko ilarak sortu dira AP-8 autobidean Irunen, Baionarako noranzkoan.
EITB.EUS
Bi autok elkar jo dute gaur goizean N-637 errepidean (Txorierriko igarobidea), Sondika parean, eta ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.
Istripuaren ondorioz, errei bat itxi dute, eta, hori dela eta, ilarak sortu dira.
Ez da gaur goizean errepideetan izandako gorabehera bakarra izan. AP-8 autobidean, Irunen, 3 kilometrorainoko ilarak sortu dira Baionarako noranzkoan. Atzo, astelehena, jaieguna izan zen Ipar Euskal Herrian, eta kamioilariek ezin izan dute 22:00ak arte Baionarantz egin. Ondorioz, trafiko astuna egon da puntu horretan.