Gizartea -
ISTRIPUA, EKAINAREN 7AN
Leintz Gatzagan motorzale bat hil zen istripuan nahastutako gidaria aske, karguekin
36 urteko moto-gidaria lekuan bertan hil zen, eta harekin talka egin zuen autoaren gidariak alde egin zuen. Beranduago, topatu eta positibo eman zuen alkohol eta droga testetan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ostiralean motorzale bat hil zen Leintz Gatzagan (Gipuzkoa) izan zen trafiko istripuan. Istripuan nahastuko autoaren gidaria atxilotu egin zuten, baina aske geratu da, karguekin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
07:10 aldera gertatu zen ezbeharra, Gi-627 errepidean, Maltzagara bidean. Toyota auto batek eta Ducati moto batek talka egin zuten eta istripuaren ondorioz, errepidea itxi egin zuten bi noranzkoetan.
Kolpearen ondorioz, lekuan bertan hil zen 36 urteko motor-gidaria eta autoaren gidariak alde egin zuen. Geroago, Ertzaintzak bigarren mailako errepide bateko aparkalekuan aurkitu zuen.
Gidariak positibo eman zuen alkohol eta droga probetan, eta atxilotu egin zuten bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita.
Epailearen aurretik igaro ostean libre geratu da, karguekin.