Gizartea -
Valladolid
Espetxe iraunkor berrikusgarria, bikotekidearen alaba bortxatu eta hiltzeagatik
Lau urteko haurraren amari, berriz, 28 urteko kartzela-zigorra ezarri diote alaba behar bezala babestu ez zuelako.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Valladolideko Auzitegiak espetxe iraunkor berrikusgarria ezarri dio gizon bati bere bikotekidearen alaba bortxatu eta hiltzea egotzita. Halaber, lau urteko umearen amari 27 urte eta 11 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio, alaba behar beste babestu ez zuelako.
Gertakariak 2017ko abuztuan jazo ziren. Herri-epaimahaiak joan den maiatzaren 25ean eman zuen bere ebazpena eta orain epaileak zigorrak jakinarazi ditu.
Epaiaren arabera, gizonak azpikeriaz eta ankerkeriaz hil zuen haurra, eta umeak ez zuen inolako aukerarik izan defendatzeko. Hori dela eta, espetxe iraunkor berrikusgarri ezarri diote.
Gainera, haurrari etengabeko tratu txarrak ematea eta sexu-erasoa egitea egotzita, 22 urteko kartzela-zigorra jarri diote.
Bestalde, amari 25 urteko espetxealdia ezarri diote, hilketa ekiditeko behar beste egin ez zuelakoan. Halaber, beste bi urte eta hamaika hilabeteko zigorra jarri diote, tratu txarren aurrean alaba nahikoa babestu ez izanagatik.