Gizartea -
TRAFIKOA
N-240 errepidea ireki dute Lemoan, auto eta kamioi baten arteko istripuaren ostean
Ezbeharraren ondorioz, pertsona bat zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera. 5 kilometrorainoko ilarak sortu dira.
EITB.EUS
Kamioi batek eta auto batek aurrez aurre egin dute talka gaur goizean N-240 errepidean, Lemoan, eta, ondorioz, errepidea itxi dute bi noranzkoetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Errepidea itxi ondoren, 5 kilometrorainoko ilarak sortu dira.
Ezbeharra 05:30ean gertatu da, Lemoako sarreran. Pertsona bat zauritu da istripuan, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.
07:30ean, bidea txandaka ematen hasi dira, eta ilarak gutxituz joan dira. Une batean, ilarak AP-8 autobideraino iritsi dira, eta zirkulazioa Galdakaotik barrena bideratu dute.
11:30 aldera N-240 errepidea guztiz zabaldu dute.