Gizartea -

Trafikoa

Hiru motorzale larri zauritu dira bi istriputan, Nafarroan

Ezbeharrak Nabaskozen eta Lizarra eta Urbasa lotzen dituen errepidean gertatu dira. Bestalde, hil egin da atzo Iruñean bizikletan erori zen irakaslea.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru motorzale larri zauritu dira Nabaskozen eta Lizarra eta Urbasa arteko errepidean gertatutako bi istriputan, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Aipatu iturrien arabera, atzo Iruñean beste istripu bat gertatu zen Donapeako ikastetxearen aldamenean. 39 urteko irakasle bat bizikletan zihoala erori eta larri zauritu zen. Ordu batzuetara, hil egin da gizona.

Motorzaleei dagokienez, ezbeharretako bat 10:30 aldera gertatu da NA-178 errepidean, Nabaskoze inguruan, elkarrekin zihoazen bi motorrek elkar jo eta errepidetik irten direnean.

54 urteko bi gizonezkoak larri zauritu dira, eta horietako bat helikopteroz eraman behar izan dute Nafarroako Ospitalera.

Ordu eta erdi geroago, eguerdi aldera, beste motorzale batek izan du istripua NA-718 errepidean, Lizarra eta Urbasa artean, errepidetik atera eta 40 metroko almidegian behera erorita.

29 urteko gaztea da zauritua, eta larri dago. Kasu honetan, helikopteroaz gain, suhiltzaileak ere bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Nafarroa gaur Gizartea Lizarra