Gizartea -
Nafarroa
Bost gazte atxilotu dituzte Santakaran, droga-trafikoa leporatuta
Nafarroako herri horretrako etxabe batean droga saltzen ari zirela salatu du herritar batek Foruzaingoari egindako deian. Gazteak 18 eta 19 urte artekoak dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Tafallako Foruzaingoko Polizia Judizialeko eta Herritarren Segurtasunerako agenteek bost gazte atxilotu dituzte Santakaran, droga-trafikoa egotzita.
Udalerri horretako etxabe batean droga saltzen ari zirela salatu du herritar batek Foruzaingoari egindako deian. Orduan, ikerketa abiatu dute, eta hala zela konprobatu ostean, etxabea miatu dute.
Kanpoaldean bi pertsona aurkitu dituzte agenteek (20 urteko santakarar gazte bat, eta 26 urteko tuterar bat); barruan, ordea, bost gazte zeuden (guztiak Santakarakoak, eta 18 eta 19 urte bitartekoak). Bostak atxilotu dituzte.
Gainera, anfetamina poltsa txiki bat, haxix porru bat eta, horietako baten ibilgailuan, 120 euro konfiskatu dizkiete. Etxabe barruan, berriz, droga arrastoak zituzten plastikozko poltsa txiki ugari aurkitu dituzte, 20 gramo droga eta 176 gramo speed, besteak beste.