Gizartea -

Gertakaria

Hilda topatu dute Iruñean desagertuta zegoen 74 urteko emakumea

Suhiltzaileek Iruñeko tren geltokian aurkitu dute gorpua bart. Astelehenetik falta zen etxetik alzheimerrak jotako emakumea.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Sanduzelai auzoko txakurren aisialdirako inguru batean desagertu zen 74 urteko emakumea hilda topatu dute bart suhiltzaileek, Euskadi Irratiak gaur jakinarazi duenez.

Iruñeko tren geltokian aurkitu dute haren gorpua, 23:40 aldera, geltokian zegoen bagoi zahar batetik gertu.

Nafarroako Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez, bilaketa Renfeko tren geltokiaren inguruan egin dute, batez ere. Izan ere, haren ingurukoek bertan ikusi zuten azkenekoz alzheimerra zuen emakumea bere txakurrarekin. Gorpuaren alboan aurkitu dute txakurra.

Hilotza Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutura eraman dute, autopsia egitera. Emaitzaren zain, hasiera batean istripuaren hipotesia baztertu dute ikertzaileek.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du emakumeari gertaturikoa argitzeko.

Astelehenean sumatu zuten Gumersindaren falta, eta ordudanik haren bila aritu dira. Nafarroako suhiltzaileak, foruzainak, Iruñeko eta Berriozarko udaltzainak, guardia zibilak, Gurutze Gorria, DYA, salbamendu txakurrak, EBYS taldea, helikoptero bat eta emakumearen senideak aritu dira bilaketa lanetan. Nafarroako Gobernuak eskerrak eman dizkie horiei guztiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Albisteak Nafarroa Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak gaur