Gizartea -

Gipuzkoa

Beasaingo urtegian desagertutako gizonaren gorpua aurkitu dute

70 urteko gizonaren autoa Arriarango urtegiaren inguruetan topatu zuten eta hantxe abiatu zituzten bilaketa lanak.

Ertzaintza Beasaingo (Gipuzkoa) Arriaran urtegian. Argazkia: UVR Ertzaintza
Ertzaintza Beasaingo (Gipuzkoa) Arriaran urtegian.
Ertzaintza Beasaingo (Gipuzkoa) Arriaran urtegian. Argazkia: UVR Ertzaintza

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako urpekarien taldeak Beasaingo Arriaran auzoko urtegian desagertutako gizonaren gorpuzkia aurkitu du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera.

Gorpuzkia 13:30ean aurkitu dute, uretatik atera eta gorpua jasotzearen zain gelditu dira.

Familiak abisua eman ondoren, asteleheneko 14:00etan hasi ziren 70 urteko desagertuaren bila. Desagertutako gizonaren autoa urtegi horren inguruetan aurkitu zuten, eta, ondorioz, bilaketa lanak hantxe abiatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Beasain Albisteak Desagertutako pertsonak