Gizartea -

HERIOTZA

Eduard Punset hil da, 82 urterekin

Gaixotasun luze baten ondorioz hil da, haren familiak sare sozialen bitartez baieztatu duenez.

Eduard Punset, artxiboko irudi batean. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia
Eduard Punset, artxiboko irudi batean
Eduard Punset zientzia dibulgatzailea hil da, 82 urterekin

0:59

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduard Punset abokatu, ekonomialari eta zientzia dibulgatzailea hil da asteazken honetan Bartzelonan, 82 urterekin, haren familiak Twitter bidez baieztatu duenez.

Honela dio familiaren testuak: "Gaur, maiatzak 22, Eduar Punset hil da Bartzelonan, gaixotasun luze baten ondoren. Bere familiak, askorentzat hain tristeak diren momentu hauetan, Redes zientzia dibulgaziorako bere programako taldeak bildutako irudiak partekatu nahi ditu, bere oroimenean.

Eduard Punseten biografia

Punset 1936an jaio zen Bartzelonan. Ikasketei dagokienez, Zuzenbidea ikasi zuen Madrilgo Complutense unibertsitatean eta Zientzia Ekonomikoak, gero, Londresen eta Parisen. Halaber, kazetari ekonomiko gisa jardun zuen BBC eta The Economist hedabideetan. Gainera Nazioarteko Diru Funtseko ekonomialaria ere izan zen (1969-1973).

Franco diktadorearen heriotzaren ostean, Centristes de Catalunya-UCD alderdiko diputatu izan zen Kataluniako Parlamenturako lehen hauteskundeetan, 1980an. Horrez gain, ministro izan zen 1980an eta 1981ean. UCD alderdia utzi ostean, independente gisa aurkeztu zen CiUko zerrendan 1982ko hauteskunde orokorretan, eserleku bat eskuratuz. 1985ean CDS Adolfo Suarezen alderdian izena eman zuen eta eurodiputatu izan zen zazpi urtez. Azkenean, 1995ean utzi zion politika egiteari.

Bestalde, hainbat urtez TVEko "Redes" zientzia dibulgaziorako programako zuzendari izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Bartzelona bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Zientzia hedapena gaur