Gizartea -

GIPUZKOA

Urnietako misiolariaren hilketa gaitzesteko bilkura deitu du arratsalderako Udalak

Elkarretaratzea 19:00etan egingo dute San Joan plazan, udaletxearen aurrean. Ostiralean hil zuten misiolari urnietarra, Burkina Fason, lantoki zuen ikastetxean.

Urnietako misiolaria hil den Burkina Fasoko salestarren etxea. Argazkia: solidaridaddonbosco.org
Urnietako misiolaria hil den Burkina Fasoko salestarren etxearen irudia
Urnietako misiolaria hil den Burkina Fasoko salestarren etxea. Argazkia: solidaridaddonbosco.org

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urnietako Udalak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, Fernando Hernandez (60 urte) Urnietako misiolari salestarraren hilketa gaitzesteko. Ostiralean hil zuten misiolari urnietarra, Burkina Fason, lantoki zuen ikastetxean.

Orain arte zabaldutakoaren arabera, salestarren etxeko langile ohi batek hil zuen Fernando Hernandez, labankada emanda, hura bazkaltzen ari zela, eta beste apaiz bat larri zauritu zuen. Salestarrek Bobo-Dioiulasso hirian kudeatzen duten etxean gertatu zen erasoa.

Zentroko ikasle batzuek erasotzailea atxiki zuten, poliziak iritsi eta atxilotu zuten arte. Albistearen berri izan ostean, Urnietako Udalak eta salestarren komunitateak doluminak eman dizkie hildakoaren senide eta lagunei.

Kontzentrazioa 19:00etarako deitu dute San Joan plazan, udaletxearen aurrean.

Fernando Hernandezen hilotza ez dute Urnietara ekarriko, eta Burkina Fason bertan egingo diote azken agurra, berak eskatu bezala. Senideak dokumentazioa prestatzen ari dira Afrikako herrialde horretara joateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Gipuzkoa Gizartea bideoak Albisteak Gaur Urnieta albisteak Gaurko azken orduko albistea Erlijioa albisteak gaur Erailketak