Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi urteko kartzela zigorra, bikotekideari Iruñean tratu txarrak emateagatik

Akusatuak eta haren bikotekideak harreman sentimentala izan zuten 2017ko apiriletik 2018ko abuztura arte. Denbora tarte horretan, emakumea "iraindu, apaldu, gutxietsi, mehatxatu eta kolpatu" zuen.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zigor-arloko 5. Epaitegiko epaileak bi urte eta bi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati bikotekideari tratu txarrak ematea eta mehatxuak behin eta berriro egiteagatik.

Akusatuak 39 urte ditu eta Iruñekoa da. Behin-behineko espetxealdian dago, 2018ko abuztuaren 5ean, San Jorge auzoan, bikotekidearen aita hil izana egotzita. 

Bestalde, auzipetua ezin izango da bikotekideari hurbildu, ezta berarekin harremanetan jarri, hurrengo sei urteetan. Gainera, datozen zazpi urteotan ezin izango du armarik izan.

Akusatuak eta haren bikotekideak harreman sentimentala izan zuten 2017ko apiriletik 2018ko abuztura arte. Denbora tarte horretan akusatuak emakumea "iraindu, apaldu, gutxietsi, mehatxatu eta kolpatu" zuen.

Halaber, auzipetuak objektuak apurtu zituen eta emakumearen "ekintzak, komunikazioak, ekonomia eta lagunen harremanak kontrolatu" zizkion.

_____________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa