Gizartea -

sexu erasoa

Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati kalean ukituak egitea egotzita

Biktima ospitalera eraman dute. Sexu erasoa igandean gertatu zen, 22:00ak aldera, Donostiako kale nagusi batean.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 31 urteko gizon bat atxilotu du bart Donostian, emakume bati kalean ukituak egitea egotzita. Halaber, emakumeari sakelako telefonoa lapurtu izana leporatu diote.

Sexu erasoa igande gauean gertatu zen, 22:00 aldera, Donostiako kale nagusi batean. Lekukoek Ertzaintzari deitu zioten sexu erasoa gertatu zela eta emakumea lurrean etzanda zegoela jakinarazteko.

Erasotzaileak, berriz, ihes egin zuen, baina patruila batek inguruko kale batean aurkitu zuten gizona.

Tokian bertan artatu ondoren, ospitalera eraman zuten emakumea.

Gizona atxilotu egin zuten, eta astelehenean eramango dute epailearen aurrera.

_______________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa