Gizartea -

Gipuzkoa

Hasi dituzte Deba eta Mutriku arteko errepidea hobetzeko lanak

Errepidea lau hilabetez egongo da itxita. Egitasmoak oinezkoentzako bidea eta bidegorria egitea aurreikusten du, besteak beste.

Errepidea 09:00etan itxiko dute. Argazkia: gipuzkoa.eus
Errepidearen itxuraren infografia obren ostean
Deba eta Mutriku arteko errepidea itxi dute lau hilabeterako hobekuntzak egiteko

1:03

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasiko dira Deba eta Mutriku lotzen dituen GI-638 errepidea hobetzeko proiektuan aurreikusitako obrak. Errepidea lau hilabetez itxiko dute. Egitasmoak oinezkoentzako bidea eta bidegorria egitea ere aurreikusten du.

Zirkulazio handiko errepidea da, egunean batez beste 6.000 ibilgailuk erabiltzen baitute, Gipuzkoako Foru Aldundiak agiri baten bidez jakinarazi duenez.

Errepidea 09:00etan itxiko dute. Proiektuak 10 milioi euroko aurrekontua dauka.

Obra horiek egin aurreko lanak otsailean abiatu zituzten, eta proiektu osoa 2020. urtearen hasierarako amaitzea espero dute.

Proiektuaren helburua da GI-638 errepidean dauden gune korapilatsuetan hobekuntzak egitea eta gidarien segurtasuna handitzea. Horretarako, galtzada gutxienez zazpi metroraino zabalduko dute, eta jarduera nagusiak Ipitxarri bihurgunean eta Alkolea muturrean egingo dira. Azken hori guztiz ekidingo da, tunel berri bati esker.

GI-638 errepidea itxita dagoen bitartean, Mutrikurako sarbide nagusia Kalbarioko mendatea (GI-3230 errepidea) izango da.

Dena den, luzera eta pisu aldetik mugak jarriko dituzte Kalbarioko errepidean. 9 metrotik gorako ibilgailuek Bizkaitik datorren bidea hartu beharko dute Mutrikura joateko.

Autobus lineek, berriz, ohiko zerbitzua eskainiko dute Kalbarioko gainetik, errepide horretatik zirkulatzeko baldintzak betetzen dituzten ibilgailuak erabiliz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Deba Albisteak Mutriku