Gizartea -
Sutea
Ordizian sutea izan zen atariko 20 familiek etxetik kanpo jarraitzen dute
Horietako 5 familia hoteletan daude, Udalak ordainduta, eta gainerakoak senide edo lagunen etxeetan daude. Udalak astelehenean aztertuko du zein den eraikinaren egoera.
eitb.eus
Ordizian atzo sutea izan zen atariko bizilagunek etxetik kanpo igaro dute gaua eta hala jarraituko dute itzulera segurua dela jakin arte, Udaletik jakinarazi dutenez.
Guztira 57 dira etxetik atera zituzten bizilagunak, eta horietatik 22 Lazkao eta Beasaingo hoteletara eraman ditu Udalak, gainerakoek senide eta lagunen etxeetan lortu baitute aterpea.
Udalak azpimarratu du ez zela kalte pertsonalik izan, eta kalte material handiena 5. solairuan eta bi ganbaratan izan zela.
Horren harira, Udala hondakinak ateratzeko lanean hasi zen atzo, eta estaldura bat ere jarri du euri ura ez sartzeko.
Etxea prezintatuta dago, eta astelehenean joango dira Udal teknikariak segurtasun eta bizigarritasun egoera zein den aztertzera. Orduan ikusiko dute bizilagunek etxera itzuli ahal izango duten ala ez. Atzo bertan, etxean sartu ahal izan zuten behar-beharrezko gauzak jasotzera.