Gizartea -

Ikerketa

Bilbo, Estatuko bigarren hiririk garbiena

Iruñea, Getxo eta Donostia ere hamar hiri garbienen artean daude. Gasteiz, ostera, 21. tokian geratu da.

Bilbo. Artxibook argazkia: EITB
Bilbo.
Bilbo. Artxibook argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteak egindako ikerketaren arabera, Bilbo, Iruñea, Donostia eta Getxo Estatuko hamar hiririk garbienen artean daude.

Estatuko hiririk garbiena, Oviedo da; eta zerrenda horretan, bigarren tokian, Bilbo dago; Iruñea, Getxo eta Donostia, berriz, bosgarren, seigarren eta zazpigarren tokian aurkitzen dira, hurrenez hurren.

Ikerketa egiteko udalek emandako informazioa eta 5.260 herritarrei egindako galdeketak erabili dituzte iturri gisa. Txostenaren xehetasunak Kepa Loizaga Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Euskadiko Elkarteko ordezkariak eman ditu gaur goizean.

Lau urtean behin egiten dute ikerketa, eta, besteak beste, bizilagunek hiriaren garbitasunari buruz dituzten iritziak biltzen dituzte, hala nola, auzo, kale, parke, lorategi eta zabortegien egoerari buruzkoak.

Ikerketa horren ondotik Estatuko hiri garbienen zerrenda osatu dute eta, esan bezala, Bilbo, Iruñea, Getxo eta Donostian lehen hamarren artean daude. Gasteizek, ostera, atzera egin du eta 21. tokian kokatu dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Getxo Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak