Gizartea -

Krimena egin zuela aitortu du

Yanela Zarumaren bikotekide ohia kartzelan sartu dute

Nafarroako Justizia Auzitegiak argitaratu berri duen autoan agertzen denez, gazteak bikotekide ohia ito zuen eta hilotza Morea urtegira (Beriain) eraman zuen gero.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yanela Zarumaren bikotekide ohiak krimena egin zuela aitortu du epailearen aurrean. Yanela Zaruma 22 urteko emakumea apirilaren 4an aurkitu zuten hilda Beriaingo (Nafarroa) Morea urtegian eta indarkeria zantzuak zituen. Orain, auzipetuak krimena aitortuta, Nafarroako Instrukzio Epaitegiak auzia Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Epaitegiaren esku utzi du. 24 urteko auzipetua biktimaren bikotekidea izan zelako erabaki du epaileak auzia beste epaitegiaren esku uztea.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak argitaratu duen autoan agertzen denez, auzipetuak homizidioa egin zuela pentsatzeko zantzuak daude; gainera, gazteak berak krimena egin zuela aitortu du epailearen aurrean. Yanela Zaruma itota hil zuela aitortu du auzipetuak eta gero, Moreara eraman zuela, apirilaren 4ko goizaldean.

Era berean, epaileak apirilaren 4ean ezarritako sumario sekretua altxatzea erabaki du. Horren harira, autoan salatu du "hedabideetan instrukzioarentzat baliagarriak diren datuak" argitaratu dituztela eta prozedura independente bat ireki dutela filtrazioak ikertzeko, "sekretuak agerraraztea" delitua delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea