Gizartea -

Iragarpena

Abisu horia ezarri dute gaurko EAEn eta Nafarroan

Hego-osagaiko haize-boladek orduko 100 kilometroko abiadura gaindi dezakete EAEko haizeguneetan. Nafarroako iparraldean, berriz, alerta laranja ezarri dute haizea dela eta.

Haizea Bilbo. Artxiboko argazkia: EFE
Emakume batek argazki bat ateratzen du haize artean
Haizea Bilbo. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du asteazken honetan, 09:00etatik 24:00etara. Hego-osagaiko haize-boladek orduko 100 kilometroko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki mendi inguruetan.

Bestalde, haizeguneak ez diren lekuetan, hego-osagaiko haize-boladak orduko 70 eta 80 kilometro ingurukoak izan daitezke.

Elur-kota 1.300 eta 1.500 metro inguruan kokatuko da. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira. Tenperatura maximoak gutxi igoko dira kostaldean, eta gainerako lekuetan ez da aldaketarik izango edo gutxi jaitsiko dira.

Espainiako Meteorologia Agentziak, berriz, alerta laranja ezarri du Nafarroako iparraldean, haize-bolada gogorrak espero baitira Kantauri itsasoan eta Pirinioetan.

Hegoaldeko edo hego-mendebaldeko haize-boladek orduko 90 kilometroko abiadura gaindi dezakete.

Halaber, haizea dela eta, abisu horia ezarri dute Nafarroako erdigunean, orduko 70 kilometroko haize-boladak espero baitira asteazken honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak