Gizartea -

Iparraldeko ikastolak

Irakasle falta salatzeko manifestaldia deitu du Seaskak

Protesta apirilaren 30ean izango da Baionan. Ikastolen elkarteak salatu duenez, Frantziako Hezkuntza Ministerioak ez dizkio behar adina irakasle jartzen eta "egoera larria da".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seaska Iparraldeko ikastolen elkarteak manifestazioa antolatu du apirilaren 30erako, Frantziako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak behar adina irakasle jartzen ez dizkiola salatzeko.

Ikasturte bakoitzeko 150-200 ikasle gehiago ditu Seaskak, baina egun 17 irakasleren soldatak elkarteak berak ordaintzen ditu eta ez Frantziako Hezkuntza Ministerioak.

Datorren ikasturterako beste bost irakasle beharko dituela aurrikusi du Seaskak, eta horien soldatak ordaindu beharko dituela uste du. "Egoera larria da", adierazi du elkarteak Baionan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea