Gizartea -
Gipuzkoa
Hondarribira arrantza egitera joan eta desagertu den gazte nafar baten bila ari dira
29 urteko gizonezkoa atzo ikusi zuten azkenekoz, eta senitartekoek gaur goizean jarri dute salaketa. Biosnar lurmuturraren ingurua miatzen ari dira erreskate taldeak.
EiTB.EUS
Atzo Hondarribira (Gipuzkoa) arrantza egitera joan zen eta ordutik desagertuta dagoen gazte nafar baten bila ari dira erreskate taldeak, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Horren arabera, 29 urteko Legasako (Nafarroa) bizilaguna da desagertutakoa. Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura, eta atzo gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, gaur goizean jarri dute salaketa haren gertukoek.
Ertzaintza, Gurutze Gorria eta Itsas Salbamendua dabiltza haren bila, eta Biosnar lurmuturra miatzen ari dira bereziki. Dela dela, Pasaiatik Hondarribira doan eremua ere arakatzen ari dira.