Gizartea -

Epaiketa Auzitegi Nazionalean

'Alakrana'ko piratek Al Kaidarekin zerikusirik ez dutela dio Poliziak

Ekintza, motibazio eta helburu desberdinak dituztela deklaratu dute Polizia Nazionalaren bi perituk. Bi taldeek duten antzekotasun bakarra indarkeria dela gaineratu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Alakrana'' bahitu zuten tizas lapurrek eta Al Kaidak ez dutela inolako loturarik adierazi dute gaur Polizia Nazionalaren perituek Auzitegi Nazionalean.

Ekintza, motibazio eta helburu desberdinak dituzte bi taldeek ''Alakrana''ren epaiketan deklaratu duten agenteen arabera,&' || 'nbsp; bi taldeek duten antzekotasun bakarra indarkeriaren erabilera dela esan dute.

Chris Joe lekukoak atzoko saioan esandakoa ezeztatu dute hala perituek. Soto del Real espetxeko zuzendariak bitartekaritza lanak egiteko eskatu zion Joe presoari eta itsas lapurrak Al Kaidaren mende zeudela esan zuen. ''Alakrana''¡ren bahiketa ikerketzeko egin zituzten txostenak berretsi dituzte perituek. Indikoan jarduten duten itsas lapurren ezaugarriak betetzen zituztela adierazi dute.

Al Kaidako milizien oinarria erlijioa izan ohi dela argudiatu dute eta piratena, berriz, arrazoi ekonomia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea