Gizartea -

Kontseilu Nazionala

STEILASek BPGaren % 6a hezkuntza publikora bideratzea eskatu du

"Hainbat urtez murrizketak pairatu ostean, egoera hobetzen ari da, baina oraindik oso urrun gaude UNESCOk aholkatzen duen gastu mailatik", salatu du sindikatuak.

STEILASen protesta Iruñean. Argzkia: EiTB
STEILASen protesta Iruñean. Argzkia: EiTB
STEILASen protesta Iruñean. Argzkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

STEILASen Kontseilu Nazionalak, kongresu arteko organo nagusiak, bilera egin du gaur Iruñeko Condestable Jauregian, eta Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 6a hezkuntza publikora bideratzea eskatu du.

STEILASek prentsa-ohar batean azpimarratu duenez, "dirua ezinbestekoa da" Nafarroako Hezkuntza Ituna "ezartzeko eta garatzeko".

"Hainbat urtez murrizketak pairatu ostean, egoera hobetzen ari da, baina oraindik oso urrun gaude UNESCOk aholkatzen duen gastu mailatik, hezkuntzara gutxienez BPGaren % 6 bideratzea aholkatzen baitu", azaldu du sindikatuak, Nafarroan sektore horrek BPGaren %3,4 soilik jasotzen duela azpimarratu aurretik.

STEILASek berretsi du diru horrekin hezkuntza publikoa soilik finantzatu beharko litzatekeela; horregatik, "hezkuntza sistema publikotzeko bidea indartsu" hartzeko deia egin du.

Horrela, sistema pribatua finantzatu gabe, "segregazioa saihestu" eta "sistema publikoaren deskapitalizazioa gelditu" egingo litzatekeela eta "hezkuntzako langileen baldintzak hobetu" egingo liratekeela uste du.

Helburu hori ipar, sindikatuak uste du "tresna berria" behar dela: "Eskola Publikoaren Finantziazio Legea". Izan ere, hori ikusten du berme bakar gisa hezkuntza publikoak baliabide ekonomikoak izan ditzan beti, "testuinguru politiko eta ekonomikoaren mende" egon gabe.

Orain egoera "kontrakoa" omen da, "hezkuntza pribatuak bermatua baitu finatziazioa LOMCEren bitartez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroako albisteak Gizartea Albisteak