Gizartea -

DELITUAK

20 pertsona atxilotu dituzte haur pornografiagatik Estatuan, horietako 3 Bizkaian

Interneteko lainoaren bidez haur pornografia gorde eta partekatzen zuen sare bat desegin du Espainiako Poliziak operazi honetan.

Polizia Nazionalaren beste operazio baten artxiboko irudia.
Polizia Nazionalaren beste operazio baten artxiboko irudia.
Polizia Nazionalaren beste operazio baten artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak haur pornografia partekatzen zuen sare bat desegin duela jakitera eman du larunbat honetan. Interneteko lainoan dauden biltegi zerbitzuak erabiltzen zituzten atxilotuek materiala gorde eta partekatzeko. Hala, edozein dispositibotatik sar zitezkeen, edonorekin partekatu eta ziztu bizian ezabatu, nahi zutenean.

20 pertsona atxilotu ditu Poliziak, horietako hiru Bizkaian, eta beste 10 ikerketapean jarri. 30 miaketa izan dira Bizkaian, Pontevedran, Lugon, Zaragozan, Valladoliden, Bartzelonan, Castellon, Madrilen, Tenerifen, Jaenen, Granadan, Malagan, Sevillan, Almerian eta Cordoban.

Atxilotuen artean, hainbat profil daude. Bartzelonan futbol talde bateko entrenatzailea atxilotu dute. Artxibo ugari zituen gordeta, antza, baina ez da frogatu entrenatzen zuen inongo umeri eraso egin dionik.

Sevillan jubilatu bat atxilotu dute. Ez zuen informatika ezagutza handirik baina enkriptazio teknikak eta artxiboak ezkutatzen ikasi zuen.

Madrilen, lagun baten alabaren irudi pornografiko asko zituen gizon bat atxilotu dute. Antza denez, lagunak etxera gonbidatzen zuenean ateratzen zizkion argazkiak haurrari.

Zaragozan, berriz, 16 urteko bi adin txikiko atxilotu dituzte. Etxea miatzen ari zirela, bietako bat material informatikoa ezabatzen saiatu da, agenteek geldiarazi egin dute, eta atxilotu.

Almerian, 58 urteko gizon bat atxilotu dute. Aurrekariak zituen sexu-abusu delituengatik, eta etxe ondoan zuen taberna bateko wifi konexioa erabiltzen zuen arrastorik ez uzteko.

Madrilen eta Malagan bi emakume identifikatu dituzte. Biek argudiatu dute artxibo horiek gordeta izatea akatsen bat izan dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Delituak Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak