Gizartea -
SUTEA
Kalte handiak eragin ditu sute batek Iruñeko Alegria elkartearen egoitzan
Lehendabiziko ikerketen arabera, zirkuitulabur baten ondorioz piztu da sua. Ez da inor zauritu.
AGENTZIAK | IRUÑEA
Sutea izan da gaur goizaldean Iruñeko Alegria elkartearen egoitzan, Jarauta kaleko 59. zenbakian. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, 07:16 inguruan jaso dute abisua, eta suhiltzaileak iritsi direnerako, sua elkartearen sukaldean, jangelan eta tabernan zabalduta zegoen.
Lehendabiziko ikerketen arabera, zirkuitulabur baten ondorioz piztu da sua. Ez da inor zauritu.
Argazkia: @bomberos_na
Sutea izan denean, lokala hutsik zegoen. Kalteak handiak izan diren arren, eraikineko etxebizitzetako bizilagunak ez dituzte kanpora atera behar izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea