Gizartea -
Auzitegi Nazionala
'Alakrana'ren epaiketari berriro helduko diote astelehenean
Epaiketaren azken saioa duela 45 egun egin zuten. Oraingo honetan hamabi marinel eta militar deklaratuko dute.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak Alakrana euskal atunontziko bahiketaren epaiketarekin jarraituko du astelehenen honetan, azken saiotik 45 egun pasatu ostean. Bihar hamabi marinel eta militar deklaratuko dute. Fiskaltzak 220 urteko kartzela-zigorra eskatu du Alakrana atunontzi bermeotarraren ustezko bahiketaren harira atxilotu zituzten bi piraten kontra, Abdu Willy eta Raageggesey Adji Haman. Epaiketa urtarrilaren 28an hasi zen Gaizka Iturbe marinelaren testigantzarekin.
Epaiketaren azken saioa otsailaren 18an egin zen, 2009ko azaroaren 17an atunontziaren askatze lanetan aritu ziren hainbat militarren lekukotasunarekin.