Gizartea -
TRAFIKOA
Hil egin da asteartean Gasteizen larri zauritu zen motozalea
Gidaria ospitalean hil da, zauri larrien ondorioz. Ezbeharra Ariznabarra auzoan gertatu zen, oliba izenez ezaguna den biribilgunean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hil egin da iragan asteartean Gasteiz hirigunean motor baten eta auto baten arteko trafiko istripuan larri zauritu zen motozalea. Ospitalean hil da, zauri larrien ondorioz.
Ezbeharra 11:50ean gertatu zen Ariznabarra auzoan, hain zuzen ere, Gaztelako atea kaleak eta Fontetxako Gazteluaren kaleak bat egiten duten biribilgunean.
Gama altuko ibilgailua batek eta motorrak Oliba izenez ezaguna den biribilgunean talka egin zuten.
Motorraren gidaria larri eraman zuten Santiago ospitalera eta gaur hil da, Udaleko iturriek baieztatu dutenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea